Kultura agenda
14 atsoak udaletxeko balkoian eskegiko dira goizetik gauera arte. Usadio zaharrak berritzeko eguna. Urteko gaurik laburrena badator, misterioz eta kondairaz beteta. Ekitaldia iluntzean: Kalejira egingo da eta Goiko Plazan amaituko da. Ibilbidea: Gizarte eta Kultura Etxea, Andra Mari kalea, Aurrekoetxea, Baztarre, Santa Klara eskailerako, Portuzarra, Lamera, Hurtado Mendoza Kardenala, Talaranzko, Irakaskintza, Doniene eta Goiko Plaza. Ondoren, sua. Eskerrik asko ekitaldia posible egiten duzuen taldeei: Adarjoleak, Alkartasuna Dantza taldea, Arrekatxutxa, Bermeoko Abesbatza, Bermeoko Erraldoien Konpartsa, Gaztelugatxe Danborrada, Kankinkabara Txistu Taldea, Kanta kanta lorue, KIETB, Irrintzilariak, Ttakuntto txalaparta eta Herri Babesa. ****OHARRA! Jai Batzordeak San Juan sura plastikorik ez botatzeko deia egiten du, urtero moduan. Karta-azalak egongo dira eskuragarri Gizarte eta Kultura Etxean, Turismo Bulegoan (Bekoportalen), Areneko Kiroldegian, Berhaz bulegoan, Sancti Spiritus zaharren egoitzan eta San Juan bezperan Kabidxen (sutera botatzeko daukazuna sartzeko) San Juan sue, txarrak kanpora, onak barrure!
Data: 2026/06/23 - 2026/06/24
Ordua: 21:00 - 02:00
Non egiten da: Gizarte eta Kultura Etxea
Antolatzailea: Bermeoko Udala
Web:http://bermeo.eus/
San Juan: 6:30, 7:30, 8:30, 12:00 San Frantzisko: 9:00, 12:00
Data: 2026/06/24 - 2026/06/24
Ordua: 06:30 - 13:00
Non egiten da: San Juan
Antolatzailea: Bermeoko Udala
Web:http://bermeo.eus/