Albisteak

Albistea

Zabalik da Busturialdeko XIII. Enpresa Ideia Lehiaketan parte hartzeko epea

  •    Proiektuak edo proposamenak aurkezteko azken eguna 2026ko azaroaren 6 izango da (14:00ak arte).
  •    7.000 euro banatuko dira lau saritan, horien artean Ekonomia Urdinarekin lotutako ideia onenarentzako sari berezia egongo da.
  •     18 eta 35 urte bitarteko gazteek edo gazte-taldeek parte hartu ahal izango dute, Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta badaude. Aurkeztutakoak zerbitzu edo produktu baten ideia sortzaileak izan daitezke, edo 2025ean edo 2026an sortutako negozioak/enpresak, baina derrigorrez Busturialdean kokatuta egon beharko dute.

Beste urte batez, Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek eta Urremendi Landa Garapen Elkartearen gazteria zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Busturialdeko XIII. Enpresa Ideia Lehiaketa antolatu dute, “Lana bilatzea, Lana da” eskualdeko gazteei laguntzeko programaren barruan.

Aurreko edizioetan bezala, lehiaketaren helburuak dira, besteak beste, kultura ekintzailea sustatzea, enplegua eta aberastasuna sortzea Busturialdean, eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatzea eta sustatzea eta enpresa-proiektu onenak saritzea.

Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek edo gazte-taldeek parte hartu ahal izango dute, Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta badaude eta negozio-ideia eta jarduteko gaitasun osoa badute, eta enpresa-ideia (enpresa edo ekoizpen-gunea) Busturialdean badago. Zerbitzu edo produktu baten ideia sortzaileak izan daitezke, edo 2025ean edo 2026an sortutako negozioak/enpresak, baina derrigorrez Busturialdean kokatuta egon beharko dute.

Proiektuak edo proposamenak aurkezteko azken eguna 2026ko azaroaren 6 izango da, 14:00ak arte. Horretarako, izena emateko fitxa, sustatzailearen datuak jaso behar dituen dokumentua eta bete beharreko baldintza guztiak jasotzen dituzten oinarriak www.gaztedibusturialdea.eus webgunean daude eskuragarri.

Aurten ere lau sari banatuko dira:

1. saria. 3.000 euro + urtebeterako aholkularitza zerbitzua Torrealday Aholkularitzaren eskutik.

2. saria: 2.000 euro + sei hilabeterako aholkularitza zerbitzua Torrealday Aholkularitzaren eskutik.

Lehen sektorearekin lotutako ideia onena: 1.000 euro (aurreko sarietakoren bat jaso ez badu).

Sari berezia, Ekonomia Urdina: 1.000 euro (aurreko sarietakoren bat jaso ez badu).

Proposamen edo proiektu irabazlea aukeratzerako orduan, epaimahaiak honakoak izango ditu kontuan: Ideiaren originaltasuna eta berrikuntza maila, talde edo norbanako ekintzaileak proiektua garatzeko dituen gaitasunak, enplegua sortzeko aukera eta horien kalitatea, negozioaren potentziala, garapen maila eta Busturialdean gauzatzeko bideragarritasun teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa, eskura dauden baliabideen aprobetxamendua, jasangarritasuna eta proiektuaren gizarte-erantzukizuna eta gizarte-eragina.

Sari banaketa ekitaldia azaroaren 26an (19:00etan) egingo da Busturiko BBK Urdaibain.

Informazio gehiagorako edo beharrezko eskabideak jasotzeko:

·        Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzua (GIZ)

Gizarte eta Kultura Etxea - Irakaskintza 14-16 - 48370 BERMEO

giz@bermeo.eus – Tel.: 94 617 91 58 -www.gizbermeo.blogspot.com

·        Busturialdeko Herri Txikien Gazteria Zerbitzua – URREMENDI LGE

Herriko Plaza 1 (Udaletxeko goiko solairua) - 48314 GAUTEGIZ ARTEAGA - gazteria@urremendi.eus - Tel.: 94 625 76 09

·        Gernika-Lumoko Gazteentzako Informazio Bulegoa

Foruen plaza 2 - 48300 GERNIKA-LUMO

gazteria@gernika-lumo.net - Tel.: 94 627 02 15

13 / 10 / 2026

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0