Albistea
Madalen Eguna Bermeoko egutegiko egun berezienetako bat da, eta aurten ere herritarrek aukera izango dute egun horretako une bereziak Izaron bertatik bertara bizitzeko. Horretarako, Bermeoko Udalak hainbat plaza zozkatuko ditu, udalbatzarekin batera Izarora joan eta Madalen Eguneko protokoloa zuzenean ezagutzeko.
Zozketan parte hartu gura duten bermeotarrek bihar (uztailak 1) hasi eta uztailaren 10era bitartean eman beharko dute izena, Berhaz bulegoan (astelehenetik barikura, 08:00etatik 14:30era) edo Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
Parte hartzeko, 18 urtetik gorakoa izatea eta Bermeon erroldatuta egotea beharrezkoa izango da. Izena norberak bakarrik edo bikoteka eman ahal izango da. Bikoteka parte hartu gura dutenek lagunaren izena eta abizenak adierazi beharko dituzte, eta gonbidapena pertsona horrena izango da.
Garrantzitsua da kontuan hartzea pertsona bakoitzak zozketan parte hartzeko izen-emate bakarra egin ahal izango duela.
Aurreko urteetan udalbatzarekin batera Izarora joan eta Madalen Eguneko protokoloa bizi izan duten herritarrek ezingo dute aurten berriro parte hartu zozketan.
Zozketa uztailaren 14an egingo da, aukeratutako pertsonen izen-abizenak Bermeoko Udalaren webgunean (www.bermeo.eus) jakinaraziko dira hurrengo egunean.
Bermeoko Udalak herritarrak animatzen dituzte zozketan parte hartzera, Madalen Eguneko tradizioa eta herriaren historia modu berezian bizitzeko aukera ematen baitu.