Albistea
Bermeoko Udalak, Adikzioen Prebentzio Zerbitzuaren bitartez, udalerriko familia guztiei zuzendutako prestakuntza proposamen zabala prestatu du 2025-2026 ikasturterako. Aurreko urteetan ikastetxe bakoitzeko familia-elkarteen bidez antolatzen zen ekimen hori, eta, joan den ikasturteaz geroztik, Bermeoko familia guztiei irekitako eskaintza globala bihurtu da.
Programazioak gaikako sei saio ditu, nerabeen hazkuntzarako eta laguntzarako gai garrantzitsuei buruzkoak. Saioen egutegia honakoa izango da:
Udalerriko ikastetxeen laguntzari esker, saio horiek bertako instalazioetan egingo dira, interesa duten familia guztiei sarbidea erraztuz.
Izen-ematea
Izen-ematea informazio kartel bakoitzean agertzen den QR kode baten bidez egingo da.
Saio bakoitza aurrera egiteko, gutxienez, 4 pertsona egon beharko dira izena emanda, eta, gehienez, 30 parte-hartzaile onartuko dira. Saioak dohainik dira.
Informazio gehiago: Telefonoak: 675 02 50 18 edo 94-617 91 58 Helbide elektronikoa: bermeoprebentzioa@etorkintza.org Aurrez aurreko arreta: martitzenetan, eguaztenetan eta eguenetan, 09:00etatik 14:00etara.