Albistea
Minbiziaren Aurkako Elkarteak, Bermeoko Udalak eta Osakidetzak bat egin dute tabako-kerik gabeko udalerri bat lortzeko. Horretarako, udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzaren Kerik Gabeko Euskadi Sarearekin, eta Sagrado Corazon, Eleizalde tar Luis Ikastola eta San Frantzisko Herri Ikastetxea atxiki ditu. Hala, datorren eguenean, maiatzaren 29an, Tabakorik Gabeko Nazioarteko Egunaren (maiatzaren 31) harira, ikastetxe horietako sarrerak seinaleztatuko dira.
Aldi berean, kerik gabeko gune horien errespetua indartzeko eta tabakoak osasunean eta ingurumenean duen eraginaz kontzientziatzeko, Minbiziaren Aurkako Elkarteak ginkana bat antolatu du datorren eguenerako, Bermeoko Udaleko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuaren, udalerriko osasun-zentroaren, Berton Merkatarien Elkartearen eta Sagrado Corazon Ikastetxearen laguntzarekin. Guztira, 120 pertsona inguruk parte hartuko dute, gehienak ikastetxe horretako ikasleak.
Taldeetan banatuta, eguenean 10:30etik aurrera, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako eta Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak herriko hainbat puntutan ibiliko dira tabakoari eta ginkana osatzen duten gailu berriei buruzko galderen erantzunen bila. Inplikatutako eragileek (Minbiziaren Aurkako Elkartea, Bermeoko Udala, Osasun Zentroa, Bermeoko Merkatarien Elkarteko establezimendu eta dendak...) osasunari, kontsumoari, ingurumenean duen eraginari, gailu berriei eta kerik gabeko guneei buruzko galderei erantzungo diete. Ekimenak gazteenak kontzientziatu nahi ditu, baina baita bermeotarrak orokorrean ere. Horregatik, herritarrak ere inplikatu nahi dira, haien babesa eskatuz eta jolasari buruzko galderaren bati buruzko erantzuna eskatuz. Ginkana Lameran amaituko da, 12:00ak aldera, parte-hartzaileen lana bateratuz.
Antolatzaileek gonbidapena luzatzen diete udalerriko bizilagunei eta ginkanan parte hartzeko eta Kerik gabeko Bermeo bat lortzen laguntzeko eskaera egiten diete, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Tabako-kerik gabeko Euskadi estrategiarekin bat datorren ekimena baita. Tabakorik, nikotinarik eta produktu eratorririk gabeko inguruneak sustatzen dituen proiektua da, gazteenak babesteko.
Zigarro bat sagar baten truke
Horrez gain, Tabakorik Gabeko Nazioarteko Egunaren haria ere, Bermeoko Udaleko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak, ekintza sinboliko eta kontzientziazio ekintza bat antolatu du, Gabilondo farmaziarekin eta udalerriko anbulatorioarekin lankidetzan: zigarro bat sagar baten truke.
Ekimena, martitzenean (maiatzak 27) egingo da Goiko Plazan, 11:00etatik 12:30era, eta eguaztenean (maiatzak 28),berriz, Bermeoko anbulatorioan egingo da, ordutegi berean.
Keinu honen bidez, bizimodu osasungarriagoak sustatu nahi dira, bai eta herritarrak tabakoaren ondorio negatiboen inguruan sentsibilizatu ere.
Bermeoko Udalak herritar guztiak deitzen ditu jarduera honetan parte hartzera, tabakoaren kontsumoari buruz hausnar dezaten eta bizimodu osasuntsuago baten aldeko konpromisoarekin bat egin dezaten.