Albisteak

Albistea

Gaztelugatxeko San Juanerako bisita gidatuak Aste Santuan, ikuspegi jasangarri eta kultural batetik

  • Apirilaren 2tik 6ra bitartean eskainiko dira bisitak, 10:00etan eta 12:00etan.

Urtero bezala, Bermeoko Udalak Aste Santurako bisita gidatuak antolatu ditu, Gaztelugatxeko San Juanera, Euskal Herriko kostaldeko toki ikusgarrienetako batera. Zerbitzua Bermeotik abiatuko da, eta bisitarien erosotasuna lehenesten du. Bisita gidatuak apirilaren 2tik 6ra bitartean egingo dira.

Bisita gidatuen iraupena hiru ordu ingurukoa izango da, eta Lamerako autobus geltokitik abiatuko dira 10:00etan eta 12:00etan. Helburu nagusiak hiru dira: garraio publikoa sustatzea, CO₂ emisioak murriztea eta aparkaleku arazoak saihestea; bisitariak Bermeora erakartzea; eta Gaztelugatxeko balio naturalak eta historikoak modu sakonean ezagutzea.

Zer eskaintzen du bisita honek?

  • Joan-etorria autobusez: Erreserba eginda, autobusa Bermeotik Gaztelugatxera eramango zaitu.
  • Gida profesionala: Gaztelugatxeko San Juanen historia, kultura eta ingurune naturala modu didaktiko eta interesgarrian ezagutzeko.
  • Sarrera kudeaketa: Bisita gidatuarekin batera, baselizara sartzeko tiket guztiak barne hartuta daude.

Bisita hauen bidez, parte-hartzaileek Gaztelugatxeko nortasuna eta berezitasuna modu sakonean ezagutuko dute: bertako sinesmenak, errituak eta ohiturak ezagutzeaz gain, Matxitxako lurmuturraren ikuspegi panoramikoak eta itsasargien bitxikeriak ere aurkituko dituzte.

Nola erreserbatu eta prezioak

Erreserbak egin daitezke dagoeneko www.bizibermeo.eus webgunean. Prezioak honako hauek dira:

  • Nagusiak: 10 €
  • 6 eta 16 urte bitartekoak: 5 €
  • 6 urtetik beherakoak: 1 € (gehienez, heldu bakoitzeko 2 haurrentzat)

Informazio osagarria eskuratzeko, Turismo Bulegoarekin harremanetan jar daiteke: 94 617 91 54 telefonoan, turismoa@bermeo.eus helbidean edo webgunean bertan.

Bermeoko Turismo Bulegoko arduradunek azpimarratu dutenez, Gaztelugatxeko San Juan ingurune babestu bat da, eta guztion artean zaindu beharra dago. Bisita gidatuek aukera paregabea eskaintzen dute bertako kultura eta naturaren balioa lehen eskutik ezagutzeko, ikuspegi ekoturistiko batetik.

25 / 02 / 2026

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0