Albistea
ARRAIN AZOKA PRO 2026 jardunaldia burutu da Bermeon, Bermeoko Udaleko Behargintzak antolatuta, Ekonomia Urdinaren esparruan lankidetza, berrikuntza eta garapen ekonomikoa sustatzeko helburuarekin. 45 pertsona inguru batu zirenjoan den barikuan egindako jardunaldian, enpresa, Lanbide Heziketa zentro, administrazio publiko eta itsas eta irristatze ekosistemako agenteen parte-hartzearekin.
Ekitaldiaren hasieran, Maite Caruezo, Bermeoko Udaleko zinegotzia, Cristina Mugika, Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapeneko zuzendari nagusia eta Ixone Soroa, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak, Ekonomia Urdinari lotutako lan-ildo estrategikoak aurkeztu zituzten, arlo honek berrikuntzaren eta lehiakortasunaren bultzadan duen zeregina azpimarratuz.
Ondoren, lan-saio parte-hartzaile baten bidez, sektoreak dituen erronka nagusiak aztertu zituzten, besteak beste: iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra, material berrien garapena, belaunaldi-errelebo falta, talentu gaztea erakartzeko zailtasunak eta profil tekniko kualifikatuen gabezia. Halaber, enpresen eta Lanbide Heziketaren arteko lankidetza indartzearen garrantzia nabarmendu zen, berrikuntza eta eraldaketa teknologikoa sustatzeko.
ARRAIN AZOKA PRO ekimena Bermeoko Udalak sustatzen duen proiektu baten barruan kokatzen da, beste erakunde batzuekin lankidetzan, eta Bizkaiko kostaldeko Ekonomia Urdinaren esparruan erreferentziazko topagune gisa sendotzen ari da.