Albistea
Beste urte batez, Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek eta Urremendi Landa Garapen Elkartearen gazteria zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketa antolatu dute, “Lana bilatzea, Lana da” eskualdeko gazteei laguntzeko programaren barruan.
Aurreko edizioetan bezala, lehiaketaren helburuak dira, besteak beste, kultura ekintzailea sustatzea, enplegua eta aberastasuna sortzea Busturialdean, eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatzea eta sustatzea eta enpresa-proiektu onenak saritzea.
Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek edo gazte-taldeek parte hartu ahal izango dute, Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta badaude eta negozio-ideia eta jarduteko gaitasun osoa badute, eta enpresa-ideia (enpresa edo ekoizpen-gunea) Busturialdean badago. Zerbitzu edo produktu baten ideia sortzaileak izan daitezke, edo 2024an edo 2025ean sortutako negozioak/enpresak, baina derrigorrez Busturialdean kokatuta egon beharko dute.
Proiektuak edo proposamenak aurkezteko azken eguna 2025eko azaroaren 7 izango da, 14:00ak arte. Horretarako, izena emateko fitxa, sustatzailearen datuak jaso behar dituen dokumentua eta bete beharreko baldintza guztiak jasotzen dituzten oinarriak www.gaztedibusturialdea.eus webgunean daude eskuragarri.
Aurten ere lau sari banatuko dira:
Proposamen edo proiektu irabazlea aukeratzerako orduan, epaimahaiak honakoak izango ditu kontuan: Ideiaren originaltasuna eta berrikuntza maila, talde edo norbanako ekintzaileak proiektua garatzeko dituen gaitasunak, enplegua sortzeko aukera eta horien kalitatea, negozioaren potentziala, garapen maila eta Busturialdean gauzatzeko bideragarritasun teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa, eskura dauden baliabideen aprobetxamendua, jasangarritasuna eta proiektuaren gizarte-erantzukizuna eta gizarte-eragina.
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 4an egingo da Busturiko BBK Urdaibain. Informazio gehiagorako edo beharrezko eskabideak jasotzeko, interesdunek hurrengo kontaktu bideak dituzte: