Albistea
Bermeoko Udalak Aritzatxuko kantinaren eta komunen emakida administratiboa esleitzeko deialdia abiarazi du. Gaurtik aurrera aurkeztu daitezke proposamenak, eta maiatzaren 13a izango da horretarako azken eguna. Berhaz bulegoan edo Bermeoko Udaleko kontratatzailearen profilean egin daitezke eskabideak.
Emakida hau lehiaketa bidez esleituko da, eta hurrengo irizpideak kontuan hartuko dira, ustiapena ahalik eta kalitate-prezio onenean egin dadin:
Emakidak urtebeteko iraupena izango du, bi aldi hauek kontuan izanik:
Aritzatxu hondartzako kantinak 12 m2 ditu, komun bakoitzak (bi daude) 6 m2 eta terrazak 30 m2.
Informazio guztia Bermeoko Udalaren webgunean aurkitu daiteke.