Albistea
Aurten ere, Bermeoko Udalak Madalen Egunean, uztailaren 22an, udalbatzarekin batera Izarora joan eta Madalen Eguneko protokoloa bertatik bertara ezagutzeko hainbat plaza zozkatuko ditu herritarren artean. Zozketan parte hartu gura duten bermeotarrek Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez edo Berhaz bulegoan (astegunetan 08:00-14:30) eman dezakete izena, uztailaren 1etik (martitzena) 15era bitarteko 14:00ak arte.
18 urtetik gorakoek eman dezakete izena, eta Bermeon erroldatuta egon beharko dute; banaka edo bikoteka eman daiteke izena. Pertsona bakoitzak baten bakarrik ahal izango du izena eman.
Aurreko urteetan Madalen Egunean udalbatzarekin batera Izarora joan eta egun horretako protokoloa bizi izan dutenek ezin izango dute aurtengo zozketan parte hartu. Zozketa uztailaren 16an egingo da, eta ondoren irabazleen izen-abizenak ezagutzera emango dira Bermeoko Udalaren webgunean (www.bermeo.eus) eta udalaren sare sozialetan.