Albistea
Gizarte Ongizaterako Sailak nagusiei zuzendutako Gorputza martxan eta Burua martxan programak eskaintzen jarraituko du hurrengo urtean ere. Bi programa hauetan parte hartzea doakoa da.
Bi programa hauen helburua da zahartze aktiboa sustatzea. Burua martxan programaren kasuan galera kognitiboa ekidin gura da eta Gorputza martxan programan, ordea, galera fisikoa. Programa hauetan parte hartzeko dauden lekuak mugatuak dira, horregatik, parte hartu gura duten pertsonek abenduaren 15ean egingo den zozketan izena emanda eduki beharko dute.
Zozketan parte hartu gura dutenek abenduaren 11 baino lehen egin beharko dute. Izena emateko 675 916 856 telefono zenbakira deitu daiteke, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara. Taldeetan lehentasuna izango dute 75 urte edo gehiago duten herritarrek, menpekotasun egoera gradu I dutenek edo senitarteko jagole direnek.
Burua Martxan programan 24 pertsonek parte hartu ahal izango dute, bi taldetan banatuta. Parte hartzaileak 65 urtetik gorakoak izan behar dira, eta ezingo dute buruko gaixotasunik eduki. Bi saio egingo dira astean, astelehen eta eguaztenetan, ordu eta erdikoak.
Gorputza Martxan programan 60 pertsonek parte hartu ahal izango dute, lau taldetan banatuta. Parte hartzaileak 70 urtetik gorakoak izan beharko dira, eta ezingo dute gaixotasun fisiko larririk eduki. Astean ordu beteko bi saio egingo dituzte.