Albistea
Bermeoko Udaletik jakinarazi gura da Alde Zaharrera ibilgailuz sartzeko zenbait baimen automatikoki luzatuko direla 2026ko abenduaren 31ra arte. Hain zuzen ere, baimenaren luzapena izango dute Alde Zaharreko bizilagunek, garajeetako erabiltzaileek, herriko gremioek eta merkatariek eta Alde Zaharrean bigarren bizilekua duten pertsonek. Horiek guztiek ez dute inolako izapiderik egin beharko, hau da, udalak automatikoki egingo die luzapena, eta beraz, indarrean daukaten baimena balioduna izango da epe berrira arte.
Bestalde, behin-behineko baimenak —egun jakin baterako edo arrazoi zehatz baterako emandakoak— ez dira automatikoki luzatuko. Kasu horietan, baimenak erabakian adierazitako epea izango du indarrean, eta amaitutakoan, baimen berria eskatu beharko da Berhaz bulegoan edo egoitza elektronikoan. Baimenaren epea igarota baldin badago, isuna jarriko da Alde Zaharrera sartuz gero.
Gogoratu gura da, zamalanak egiteko Alde Zaharrera sartzeko aukera dagoela, astelehenetik zapatura bitartean, 08:00etatik 13:00etara, baimenik izan edo ez.
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, herritarrek 010 telefono zenbakira dei dezakete.