Albisteak

Albistea

Bermeoko Udala udal zerbitzuei buruzko herritarren iritziak jasotzen hasi da, beste behin ere

  • Inkestak webgunean prest daude betetzen hasteko; paperean, abenduaren 1etik aurrera egongo dira.

Bermeoko Udala berriro hasi da udal zerbitzuei buruzko herritarren iritziak eta balorazioak jasotzen, udal zerbitzuak etengabe hobetzeko eta etorkizuneko hobekuntza planak modu eraginkorrean definitzeko. Azken urteetan egindako balorazioek emaitza “oso erabilgarriak” eman dituzte, bai zerbitzuen kudeaketan, bai eta urteko helburuak finkatzeko ere.

Berrikuntza, Gobernu Ireki eta Herritarren Arreta sailetik nabarmendu dutenez, herritarren ahotsa jasotzea “funtsezkoa” da udal zerbitzuen kalitatea hobetzeko, eta herritarren beharrei modu egokian erantzuteko. Aurten, orain arte ez bezala, herritarren espektatibak ere kontuan hartu nahi dira; horregatik, inkestak landuagoak dira. Gainera, Gizarte Ongizate Sailetik (GOS) martxan jarri diren zerbitzu berriei buruz ere galdetzen da, herritarren asebetetze maila zein den jakiteko.

Interesa daukaten herritarrek Bermeoko Udalaren webgunean kontsulta ditzakete aurreko urteetako informazioa, datuekin eta hobekuntza planarekin, Bermeoko Udalaren Zerbitzu Kartak atalean.

Aurten, hainbat inkesta jarri dira eskuragarri. Sarean dagoeneko prest daude, eta otsailaren 1era arte bete daitezke: https://esaizu.bermeo.eus/.  Bestalde, abenduaren 1etik aurrera, paperean betetzeko aukera ere egongo da, zerbitzu bakoitza eskaintzen den tokian bertan.

Eskuragarri dauden inkestak:

  • Gizarte Ongizateko Arreta Zerbitzua
  • Gizarte Heziketa eta Esku-hartze Psikosoziala
  • Gizarte langileen aurrez aurreko arreta
  • Adinekoen dependentziari aurrea hartzeko programak (Psikoestimulazio tailerra, Burua Martxan, Gorputza Martxan)
  • Etxez etxeko zerbitzua
  • Gazteentzako Informazio Zerbitzua
  • Kultura elkarteei zuzendutako inkesta
  • Liburutegiko zerbitzuak
  • Artxiboaren zerbitzuak
  • Kultur zerbitzuak
  • Zaharren egoitzako eguneko arreta
  • Zaharren egoitza
  • Egoitzako etxebizitza komunitarioa
  • Udal Arreta Zerbitzuak

Berrikuntza, Gobernu Ireki eta Herritarren Arreta sailak nabarmendu du herritarren parte-hartzea “oso garrantzitsua” dela, eta inkestak “arin eta erraz” bete daitezkeela gogorarazi du. Hartara, herritarrak animatu nahi dira inkestak betetzera, “udal zerbitzuak etengabe hobetzeko helburuarekin”.

26 / 11 / 2025

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0