Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Aritzatxuko kantina eta komunak ustiatzeko esleipena abiarazi du

  • Emakida lehiaketa bidez esleituko da, eta gaur hasi eta maiatzaren 4ra bitartean aurkeztu daitezke proposamenak 

Bermeoko Udalak Aritzatxuko kantinaren eta komunen emakida administratiboa esleitzeko deialdia abiarazi du. Gaurtik aurrera aurkeztu daitezke proposamenak, eta maiatzaren 4a izango da horretarako azken eguna. Berhaz bulegoan edo Bermeoko Udaleko kontratatzailearen profilean egin daitezke eskabideak. 

Emakida hau lehiaketa bidez esleituko da, eta hurrengo irizpideak kontuan hartuko dira, ustiapena ahalik eta kalitate-prezio onenean egin dadin:

  • Eskaintza ekonomikoa. Hautagaiek egin beharreko gutxieneko eskaintza 300 eurokoa izango da
  • Emakidaren objektu diren espazio eta lokalen mantenu eta garbiketa programa
  • Aritzatxu hondartza dinamizatzeko plana
  • Proiektuak inguruarekiko duen errespetua

Emakidak urtebeteko iraupena izango du, bi aldi hauek kontuan izanik:

  • 2026ko ekainaren 1etik 2026ko irailaren 30era
  • 2027ko martxoaren 20tik apirilaren 4ra (Aste Santua)

Aritzatxu hondartzako kantinak 12 m2 ditu, komun bakoitzak (bi daude) 6 m2 eta terrazak 30 m2. 

Informazio guztia Bermeoko Udalaren webgunean aurkitu daiteke.

13 / 04 / 2026

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0