Albistea
Bermeoko Udalak Mendiluz udal hilerriko 33 hilobi eta panteoi bat eraikitzeko lursailen emakida era zuzenean esleituko du. Emakidaren iraupena 75 urtekoa izango da.
Prezioak honakoak izango dira: hilobia eraikitzeko lursail bakoitzarena 6.500 euro eta panteoia eraikitzeko lurrarena 60.000 euro.
Informazio gehiago nahi izan ezkero, Idazkaritza Sailean eskuratu ahal izango da (Kultur etxea 3. Solairua).