Albisteak

Albistea

San Migel auzoak jai giroan eta tradizioz beteta agurtuko du iraila

  • Irailaren 26tik 30era, musika, kirola, gastronomia eta auzotarren arteko topaketak izango dira nagusi. 

San Migel auzoa prest dago iraila modurik onenean agurtzeko, bere jai herrikoiekin. Irailaren 26tik 30era, auzoa alaitasunez, musikaz, kirolaz, gastronomiaz eta, batez ere, giro onaz beteko dira. 

Mikeltarrak Jai batzordeak antolatutako jai hauek ezinbesteko hitzordua dira auzotarrentzat eta bisitarientzat, tradizioa eta dibertsioa uztartuz, eta adin guztietarako jarduera ugari eskainiz. 

Irailaren 26an, barikuan, jaiak mus txapelketarekin abiatuko dira. 20:00etan izango da izen-ematea eta ordu erdi beranduago hasiko da. Barikukoa izango da motorrak berotzeko gaua. 

Irailaren 27rako, zapaturako, egun osoko egitaraua antolatu dute:

  • 08:30. Bizikleta ibilbidea Taraskatik.
  • 11:30. Familia ibilaldia San Migelera, Taraskatik (eguraldia lagun bada).
  • 13:00. Tortilla lehiaketarako izen-ematea
  • 13:30. Mariatxien emanaldia.
  • 16:30. Haurrentzako jolasak, dantza gunea eta mahai-jokoak.
  • 19:00. Txakolin dastaketa elizpean (10 €). Izen-ematea: 686 58 96 01.
  • 20:00. AIAMA Quarteten kontzertua.
  • 23:00. Unholy Covers taldearen kontzertua.

Irailaren 28an, domekan, musikak hartuko du protagonismoa, aita-semeak trikitixa saioarekin, 12:30ean. Ondoren, auzotarren bazkari herrikoia egingo dute, auzokideen artean mahaiaren inguruan hizketaldiak partekatzeko une ezin hobea. 

Azkenik, irailaren 29an eta 30ean, astelehenean eta martitzenean, jaiaren alde erlijiosoari eskainiko zaio tokia; mezak egongo dira, 12:00etan, San Migeleko elizan. Mezen ostean, astelehenean, hamaiketakoa eskainiko da, eta martitzenean, berriz, kinitoa eta pastak egongo dira jaiei amaiera emateko. 

Bost egun izango dira musikaz, jolasez, tradizioz eta auzotarren arteko topaketez beteta, oraingoan San Migel jaigune bihurtuz. Mikeltarrak Jai Batzordeak eta Bermeoko Udalak herritarrak gonbidatzen dituzte jaietako ekitaldietan parte hartzera.

23 / 09 / 2025

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0