Albistea
Emantzipazioa gazteentzako urrats garrantzitsu bat da, baina, gaur egungo egoera ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, ez da beti bide erraza izaten. Horregatik, Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak, GAZen (Gazteen Emantzipaziorako Zerbitzua) laguntzarekin, gazteei zuzendutako informazio-saio irekia antolatu du. Horretan, etxebizitza eskuratzeko dauden aukeren berri emango zaie bertaratutakoei. Hitzaldia ekainaren 2an (astelehena) izango da, 18:00etan, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan.
GAZ zerbitzuko profesionalak etorriko dira hitzaldia ematera, eta emantzipazio-prozesuan lagungarri izan daitezkeen programen eta dirulaguntzen berri emango dute. Emantzipa eta Gaztelagun programei buruz ere ariko dira, azken hilabeteotan izan diren baldintza-aldaketa berriak kontuan hartuta. Mota horretako dirulaguntzek gazteei etxebizitza duin bat eskuratzeko eta ekonomikoki egonkortzeko bidea eskaintzen dizkiete; horregatik, emantzipazioa helburu duten gazteentzat oso garrantzitsua da informazio eguneratua izatea. Berbaldian, gainera, parte-hartzaileek galderak egin eta beren egoera pertsonalari buruzko zalantzak argitzeko aukera izango dute.
Saioa doakoa bada ere, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako aukera desberdinak daude:
Bermeoko Udalak gazteak deitzen ditu parte hartzera, informazioa jasotzeko aukera paregabea izango baita.