Albistea
Ertibil 2017 ikus arteen erakusketa ibiltaria Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan ikusteko aukera izango dugu azaroaren 28tik abenduaren 14ra, egunero 19:00etatik 21:00etara. Erakusketa Ibiltari hau 20 artelan inguruz osatuta dago, eta honako modalitateak hartzen ditu: pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta DVD-bideoa.
Erakusketa honetara bisita gidatuak egiteko aukera izango dute interesa duten pertsonek abenduaren 5ean eta 12an, arratsaldeko 19:00etan. Ertibil 2017ren helburua da Bizkaiko artista berrien sortze-ekimenak sustatzea, baita lurralde historikoan ikusi-arteak zabaltzea eta sustatzea ere.
Orain arte ikusgai egon da Lekeition, Leioan eta Basaurin, eta, Bermeon egin ostean, Barakaldon egongo da erakusketa. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekimena da.