Albistea
Bermeoko Udalak, Adikzioen Prebentzio Zerbitzuaren bitartez, udalerriko familia guztiei zuzendutako prestakuntza proposamen zabala prestatu du 2025-2026 ikasturterako. Programazioak nerabezaroarekin lotutako hainbat erronka lantzea du helburu, familiei egunerokoan lagungarri izango zaizkien tresnak eskainiz.
2026ko lehenengo saioa datorren astean izango da, urtarrilaren 21ean. Otsailean, berriz, bi saio egongo dira aukeran; horietako bat azaroan bertan behera geratu zen hitzordua ordezkatzeko izango da, otsailaren 5ean. Hemen dituzue zerrendatuta hurrengo saioak:
Udalerriko ikastetxeen laguntzari esker, saio horiek bertako instalazioetan egingo dira, interesa duten familia guztiei sarbidea erraztuz.
Izen-ematea
Parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute saio bakoitzari dagokion informazio kartelan agertzen den QR kodearen bidez. Saioak egiteko, gutxienez, 4 pertsona egon beharko dira izena emanda, eta, gehienez, 30 parte-hartzaile onartuko dira. Saioak dohainik dira.
Informazio gehiago:
Telefonoak: 675 025 018 edo 94 617 91 58
Helbide elektronikoa: bermeoprebentzioa@etorkintza.org
Aurrez aurreko arreta: martitzenetan, eguaztenetan eta eguenetan, 09:00etatik 14:00etara.