Albisteak

Albistea

Balorazio oso positiboa Gabonetako Azoka Bermiotarrarentzat

  • Bermeoko Udalaren eta Berton Bermeoko merkatari elkartearen esanetan, ekimena herrian errotzen ari den Gabonetako hitzordu bihurtzen ari da.

Bermeoko Udalak, Behargintzaren bitartez, eta Berton Bermeoko merkatari elkartearekin batera, joan den abenduaren 6an eta 7an elkarlanean antolatutako Gabonetako Azoka Bermiotarraren balorazioa egin dute, eta bi erakundeek adierazi dute emaitza “oso positiboa” izan dela.

Bai Berton elkartearen hitzetan, bai Bermeoko Udaleko ordezkarien aldetik, 2025eko Gabonetako Azokaren balorazio positiboa egin da, eta azpimarratu dute Gabonetako Azoka Bermiotarra herrian errotzen ari den Gabon sasoiko ekimen garrantzitsua bihurtzen ari dela.

Azokan merkataritza eta zerbitzu sektoreko 20 negoziok parte hartu zuten. Produktuak erakutsi eta saltzeaz gain, Bermeoko negozioek eskaintzen dituzten zerbitzuen erakustaldiak egin ziren, eta informazioa zabaltzeko gune gisa ere balio zuen ekimenak. Helburua, besteak beste, herriko merkataritza eta zerbitzuak hurbiletik ezagutaraztea da.

Bertan parte hartu zuten negozioen arduradunek azpimarratu dutenez, salmentak positiboak izan dira, eta bisitari kopurua ere handia izan da bi egunetan zehar.

Bestalde, Bermeoko Udalak eta Berton merkataritza elkarteak adierazi dute Artza Frontoiko kokalekua, bai eta gastrogunerako erabilitako eremua ere, oso egokiak izan direla Gabonetako Azoka antolatzeko.

Hori horrela, Bermeoko Udaleko Behargintzak, Gabonetako Azoka Bermiotarra guztiz errotzea lortzeko helburuarekin, datorren urteko azoka prestatzeko ideia berriak eta hobekuntzak elkarrekin lantzeko gonbidapena luzatzen die herriko merkatariei.

30 / 12 / 2025

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0