Albistea
Bilboko A- Teatral antzerki taldeak ‘Sutondoan’ umeentzako itzalen antzerkia taularatuko du barikuan, urtarrilaren 30ean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan arratsaldeko 18:30ean.
Euskal mitologiari buruzko antzerki ikuskizun honek itzal, kolore, txotxongilo eta musika elkartzen ditu. Gaua heltzerakoan amona ipuinak kontatzen hasten da eta orduan ipuin horien pertsonaiak itzaletan islatuta ikus daitezke: Amalurra, sorginak, galtzagorriak, marinelak… Familia guztiak ikuskizun honekin gozatzeko aukera izango du.
Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Gizarte eta Kultura etxean, Kutxabankeko orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean eta ikuskizunaren egunean, urtarrilaren 30ean, leihatilean ordu erdi lehenago aurretiaz agortu ez badira.