Albisteak

Albistea

Aurten ere, Bermeoko Udalak gazteen artean drogomenpekotasuna eta adikzioa prebenitzeko tailerrak eskainiko ditu ikastetxeetan

  • Ikastaroak ikastetxeen eta ikasmailen arabera antolatuta daude, eta datorren astelehenean hasiko dira.

Bermeoko Udalak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, gazteen artean drogomenpekotasuna eta adikzioa prebenitzeko helburua duen hezkuntza-programa zabal bat jarri du martxan 2025/26 ikasturtean ere. Tailer hauetan gazteen kontsumo-ohiturak, arriskuak eta alternatibak modu pedagogikoan lantzen dituzte, eta adinaren eta garapen-etaparen arabera egokituta daude.

Tailerren helburu nagusiak honakoak dira:

  • Mendekotasuna gaixotasun mental gisa ulertzea eta gizartean duen eraginaz hausnartzea.
  • Lehen kontsumoen ereduak eta horien eragina bizitzako arlo ezberdinetan aztertzea.
  • Drogei buruzko informazio espezifikoa argitzea, gazteen adinaren arabera.
  • Kontsumoaren arriskuak eta murrizteko estrategiak eztabaidatzea.
  • Genero eta ikuspegi interkulturalaren txertaketa.
  • Aisialdirako aukera osasuntsuak proposatzea.
  • Berdinen arteko harremanak drogaren beharrik gabe garatzea.

Tailerrak ikastetxeen eta ikasmailen arabera antolatuta daude:

  • DBH 1: Kea, baperra eta tabakoa
  • DBH 2: Alkohola
  • DBH 3: Kalamua
  • DBH 4, Lanbide Hastapena eta Nautika: Droga sintetikoak eta haien eragina

Datak:

  • Urriak 13-17: OLHUI Lanbide Hastapena
  • Urriak 20-31: Bermeoko Institutua
  • Abenduak 9-13: Eleizalde Ikastola
  • Otsailak 2-13: Sagrado Corazon Ikastetxea
  • Martxoak 23-27: Nautika Eskola

Tik-Tak-Tok Astea: Pantailen erabilera arduratsua sustatzeko ekimenak

LH 5 eta LH 6 mailetan, baita hezkuntza komunitatean ere, pantailen erabilera egokiaren inguruko lanketa egingo da. Tailer hauek dinamika interaktiboen eta ikaskuntza dialogikoaren bidez garatuko dira, sare sozialen eta bideo-jokoen inguruko hausnarketa sustatuz.

Datak:

  • Maiatzak 4-8: Eleizalde Ikastola
  • Maiatzak 11-15: Sagrado Corazón Ikastetxea
  • Maiatzak 18-22: San Frantzizko Ikastetxea

Talde Giza-Hezigarriak: Bizitza-proiektuak garatzeko trebetasunak

DBH 4 eta Lanbide Heziketako ikasleekin, berriz, bizitza-proiektu bat garatzeko beharrezkoak diren gizarte-trebetasunak landuko dira. Espazio hauek orientazio pertsonala eta zailtasunen kudeaketa praktikoa eskaintzen dute.

Datak:

  • Urtarrilak 8-30: Bermeoko Institutua (DBH 4C)
  • Apirilak 13-30: Nautika Eskola (Lanbide Heziketa 2. maila)

Bermeoko Udala konprometituta dago gazteen ongizatearekin, horregatik, prebentzioaren aldeko hezkuntza ekimenak sustatzen jarraituko du. Tailer hauek gazteen garapen osasuntsua bultzatzeko tresna baliotsuak dira, eta komunitate osoaren inplikazioa funtsezkoa da arrakasta bermatzeko.

10 / 10 / 2025

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0