Albistea
Lanbidek sustatutako lehenatsunezko arretako pertsonen proiektuen baitan, hiru udalerriek eta europako funtsen laguntzarekin ere Bermeo, Mundaka eta Sukarrieta herrietako langabetuei zuzendatutako formazo teknikoa eta lan esperientzia eskainiko dituzten 3 proiektu diseinatu dira. Maite Caruezo, Bermeoko udaleko zinegotziak adierazi duen moduan, hiru proiektu hauen bitartez langabezian dauden lehentasunezko arretako herritarrek ondorengo arloetan formazio tekniko-profesionala eta lan esperientzia jasotzeko aukera izango dute:
Sorne Rubio, Maite Caruezo eta Iñigo Porturas, Mundaka, Bermeo eta Sukarrietako ordezkari politikoek azaldu duten moduan, proiektu hauen bidez, besteak beste, Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako udalerrietan identifikatu diren espazio publikoen hobekuntza estetiko eta funtzionalerako lanak, landa-auzoen hobekuntza, bide-segurtasunerako lanak,eta udal artxiboaren digitalizazio lanak bdieratuko dira. Era honetan,
Behargintzatik azaldu dan moduan, proiektu bakoitzean ondorengoa eskainiko da:
Hautaketa prozesuan parte hartu ahal izango dute Lanbien altan emonda dauden Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako biztanleak eta ondorengo baldintzaren bat betetzen dutenak:
Maite Caruezo Bermeoko ziengotziak azpimarratu duen moduan, Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako herritarrei zuzenduta, abenduaren 1etik aurrera, Lanbideko webgunean zabalik egongo dira 34 pertsonentzako lan-eskaintzak eta Bermeon kokatuta dagoen Behargintzaren bitartez aipatutako hiru proiektuetan parte hartzeko informazio guztia jasotzeko aukera izango da.