Albistea
Datorren zapatuan, maiatzaren 31n, Bermeoko Udala eta Ura Gara talde ekologista elkarlanean ariko dira Let’s Clean Up Euskadi! izeneko ingurumen-garbiketa kanpainan. Ekimen honen helburua da herritarrak hondakinen prebentzioaren eta kudeaketa egokiaren garrantziaz jabetzea, eta modu aktiboan parte hartzea herria garbi mantentzeko bidean.
Let’s Clean Up Euskadi! ekimena Europa mailako Let’s Clean Up Europe! dinamika zabalaren baitan kokatzen da, eta bereziki hondakinak uzteko ohiturari aurre egitea du xede, guztiok sortzen ditugun hondakin horiek saihestu, murriztu eta birziklatzeko beharra azpimarratuz.
Bermeon, 10:00etan jarri dute hitzordua Talako kantinan. Bertan, ongietorria emango zaie parte-hartzaileei, ekimenaren nondik norakoak azalduko zaizkie eta lanerako taldeak osatuko dituzte. Ondoren, taldeetan banatuta, herriguneko lau gune nagusi garbituko dituzte:
Garbiketa egin ostean, bildutako hondakinak tipologiaren arabera sailkatuko dituzte: ontzi arinak, beira, errefusa… Hartara, bildutakoaren erregistroa egiteaz gain, birziklatze-lana ere erraztuko da.
Antolatzaileek parte-hartzaileentzako gomendio batzuk eman dituzte:
Ekintza hau familian egiteko aproposa da, eta herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da ingurune garbi eta iraunkor baten aldeko bidean. “Animatu, parte hartu eta gozatu goiz eder bat naturarekin harremanetan! Keinu txiki bakoitzak bere garrantzia du, guztion artean Bermeo txukunago bat izango dugu!”, adierazi dute udal ordezkariek.