Albistea
"Bizkaian bagara. Berbak zubi" programa euskararen erabileran eta aktibazioan eragiteko egitasmoa da. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Taupa euskaltzaleen mugimenduak, udalarekin eta Etxalakekin elkarlanean martxan jarritako programak euskararen erabileraren inguruan askotariko herritarrak aktibatzea eta antolatzea du helburu.
Euskararen erabileran beharrezkoa den goranzko jauzia emateko euskararen aldeko komunitate aktiboak indartu nahi dira elkarlanean bideratuko den programarekin. Erabileraren aroan gaude eta erronka ez da bakarrik euskararen aldeko jarrera indartzea, baizik eta hizkuntza ohituretan eragiteko eta euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzea.
Euskararen aldeko tokian tokiko sarea zabaldu eta aberasteko asmoarekin, Batera Jauzi martxan jarriko da Bermeon, azaroaren 12an egingo den aurkezpenarekin.
Batera Jauzi: herri mailako ikuspegia eta lehentasunak adosteko prozesua
Hori horrela, helburu zehatz gisa baditu euskararen aldeko sarea zabaltzea eta aberastea. Prozesua metodologia berri eta berritzailearekin eraiki da; Aldaketa Teoria eta enfoke sistemikoa ditu oinarri. Batera Bermeon prozesua aukera izango da herriko eragile, herritar eta euskaltzaleekin batera epe luzeko ikuspegia lantzeko, euskararen erabilera indartu eta komunitate sendoagoa eraikitzeko.
Aurkezpena azaroaren 12an izango da, osteguna.
18:45
Kultur etxeko hitzaldi aretoan