Ekimenak

Ekimenak

Gazteentzako jarduerak

Gazteentzako jarduerak.

Birziklatutako musika tresnen tailerra (Trakamatraka)

 

Maiatzaren 24an, Bermeoko Gaztelekuan

Ordutegia: 18:30-19:30

10 urtetik gorako ume eta gaztetxoei zuzendua.

Plaza kopuru mugatua.

Birziklatutako edo etxean eta ohiko moduan erabiltzen diren materialak erabiliz, musika-tresnak eraikitzeko tailerra. Modu atseginean, gaztetxoek instrumentuen familiak ezagutuko dituzte, hala nola aerofonoak, menbranofonoak, idiofonoak edo kordofonoak, eta instrumentuak gauzatzeko oinarriak eta printzipio akustikoak ikasiko dituzte. Trakamatrakako tailerrak ez dira musika-jarduera soila, trebetasuna, irudimena, ingurumen-kontzientzia eta sormena lantzeko bitarteko bat baizik.

Informazioa eta izen-ematea:  www.gizbermeo.blogspot.com eta 688 819 950 (WhatsApp zenbakia). Plazak esleitzeko, izen-ematearen hurrenkera jarraituko da. Plaza guztiak betetzen badira, itxarote-zerrenda sortuko da.

Kontzertu didaktikoa (Trakamatraka)

 

Maiatzaren 31n, Bermeoko Gaztelekuan

Ordutegia: 18:30-19:30

10 urtetik gorako ume eta gaztetxoei zuzendua.

Birziklatutako edo etxean eta ohiko moduan erabiltzen diren materialak erabiliz, musika-tresnak eraikitzeko tailerra. 

Informazioa:  www.gizbermeo.blogspot.com eta 688 819 950 (WhatsApp zenbakia)

Beste ekimenak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0